zure hitza: gozoago da ene bihotzarentzat eztirik hoberena ene ahoarentzat baiño.
Zer egiñ nezake hanbat atsekabe, eta hersturen erdian, zuk ezpaninduzu borthizten zure hitz sainduez?
Baiñan zer antzia dut nik zer nahi den pairaturik ere, ardiesten badut salbamenduko porturat?
Iauna inazu fiñ on bat, eta mundu huntarik bertzerat iragate dohatsu bat.
Ene Jainkoa orhoit zaite nitaz, eta gida nazazu biderik xuxenenaz zure erresumarat. Halabiz.
LVIII. KAPITULUA
Ez ditugula zundatu behar Jainkoaren jujamenduak, eta gutaz gorago diren gauzak. Zer maneraz behar ditugun ohoratu sainduak.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea, begira zaite sartzetik gauza goregitan, eta zundatzetik Jainkoaren jujamendu gordeak.
Ea zergatik Jainkoak bat uzten duen, eta bertze bati grazia handiak egiten diotzon, zergatik den bat humiliatua, eta bertze bat altxatua.
Gauza horiek ixitzen dituzte gizonen argi guziak, eta hekien espiritu eta