Orrialde:Chourio 1760.djvu/278

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


athera zure ahotik hitz behar gabekorik, eta flakoak eskandala detzakenik.

Kalma bihurtuko da lauster graziarekiñ batean, eta grazia hark sosegatuko du zuree bihotzeko altaramendua, eta erresumiñ guzia gozatuko.

Bizi naiz oraiño, dio Jainko jaunak, bethi prest zure laguntzerat, eta zuri egundaiño baiño konsolazione gehiagoren ematerat, baldiñ zure esparantza guzia ene baithan emanik othoizten banauzu khar handirekiñ.

3. Zaren fermu, eta prepara zaite egundaiño baiño gehiago pairatzerat.

Ez dezazula etsi gerthatzen bazare atsekabeez maizago penatua, edo borthizkiago tentatua.

Alabaiñan gizon zare, eta ez Jainko: baduzu gorputz bat, eta etzare espiritu huts aingeruak bezala.

Nola ziñagozke beti berthutezko, eta indarrezko estatu batean, hala egotu eztirenaz geroztik ez aingeruak, zeruan ez eta gizona parabisu lurrekoan.

Nik plaiñuz daudezenak konsolatzen ditut, eta atheratzen bere penetarik, nik jainkotasuneraiño altxatzen ditut bere flakotasuna ezagutzen dutenak.

ARIMAK

4. Ene jauna den bethiere benedikatua