bethea gauzak zure gogara doazkitzunean.
Zergatik horla khexatzen zare zure kontra egiñ edo erran den gauza xume batez.
Handiagoa balitz ere, etzinduke hargatik altaratu behar.
Utz atzu gizonen solas bano horiek, ezta gauza berri bat halakoen aditzea, ezta lehen aldia horla zure kontra mintzatu direna; ez eta azkena ere haiñitz bizi bazare.
Bihotz haiñitz duzu deus pairatzekorik eztuzunean, bertzeei konseillu onak ematen diotzotzute, eta zure hitz onez borthizten ditutzu; baiñan ustekabeko zerbait gaitz gerthatzen zaitzunean, berehala eskasten zaitzu konseillua, eta indarra.
Ezagut zazu beraz zure flakotasun eziñ gehiagokoa; frogatzen duzu maiz den gauzarik xumeenetan. Halere jakiñ zazu pena horiek, eta horlakoak zerutik egortzen zaizkitzula zure salbamendukotz.
2. Khen zatzu lehen bai lehen pena hek zure bihotzetik; eta eziñ bazaozke hek sentitu gabe, bederen etzaitezela khexa, eta hekiengatik ez bekizu bihotza eror.
Paira zazu bederen pazienziarekiñ eziñ egiñ badiezakezu bozkariorekiñ.
Pena baduzu zure kontra mintzatzen aditzeaz, eta orduan kolera bixten bada zure bihotzean, fazega zazu berehala, eta ezpedi