Orrialde:Chourio 1760.djvu/271
baithan ungiaren egiteko nahia, eta ezpaitut kausitzen haren konplitzeko ahala.
Deliberazione onak hartzen ditut: baiñan nola ene flakotasunean eskasten baitzait hagoan egoteko behar dudan grazia, den trabarik xumeena edireten dudanean flakatzen naiz, eta bihotza erortzen zait.
Hala ezagutzen dut perfekzionearen bidea, eta badakit zer behar dudan egiñ haren ardiesteko; baiñan ene korrupzionearen karga pisuak zapaturik eziñ harat hel naiteke.
4. Oi, ene Jainkoa, ala zure graziaren behar bainaiz ungiaren hasteko, hartan aitziñatzeko, eta haren osoki akhabatzeko.
Ezen hura gabe eziñ deus dakiket; baiñan gauza guzien egiteko gai naiz hartaz borthiztua naizenean.
O grazia zeruko dohaiñ egiazkoa, zeiña gabe ezpaita merezimendu propiorik, eta zeiña gabe naturalezaren dohaiñ guziak ezpaitire deus.
Hura gabe gizonaren jakintasuna, eta antzea, aberastasuna eta edertasuna, indarraren, eta bihotzaren handitasuna, espiritua, eta hitz ederrak, eztire deus zure begietan, o ene Jainkoa.
Ezen naturalezaren abantaill horiek ematen zaizkote onei bezala gaixtoei ere, grazia, eta Jainkoaren amudioa da hautetsien dohaiña berezia, hartaz merezitzen dute bizitze eternala.