Orrialde:Chourio 1760.djvu/269

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Hala zenbatenaz naturaleza heziago eta zapatuago baita hanbatenaz grazia isurtzen da bethekiago arimarat; eta gizon barrenkoia egunetik egunerat Jainkozko isuri husue...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:57, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hala zenbatenaz naturaleza heziago eta zapatuago baita hanbatenaz grazia isurtzen da bethekiago arimarat; eta gizon barrenkoia egunetik egunerat Jainkozko isuri husuez perfekzionean aitziñatzen da, eta hurbiltzen Jainkoarekiñ behar duen idurirat.


LV. KAPITULUA


Naturalezaren korrupzioneaz, graziaren beharraz, eta hark arimetan egiten dituen efektuez.


ARIMAK

1. Ene jauna, eta ene Jainkoa, zure imaginarat, eta idurirat kreatu nauzuna, indazu bada zure grazia hura zeiñaren handitasuna, eta beharra haiñ ungi erakutxi baitarotazu; garai dezadantzat ene naturaleza gaixtoa, zeiñak bethiere bekhaturat, eta heriotzerat bainarama.

Ezen sentitzen dut ene haragian bekhatuaren legea, espirituaren legeari kontra egiten dioena zeiñak gathibu itxekitzen bainau, eta maiz ergiten baitarozkit sensuen nahikarak.

Hala eziñ garai deaket ene pasioneen indarra zure grazia ezpada ethortzen ene bihotzerat, ene laguntzerat, eta borthizterat.

2. Zure graziaren, eta grazia handiaren beharra dut hezteko naturaleza bat, haste hastetik gaitzerat ekharria.