eta sekretuak; aditu berriak, ilkhi kanporat, eta dastatu gauza guzietatik. Nahi du izan ezagutua, eta zerbait egiñ, bederen, laudorioak, eta estimua erakhar diozoketenik.
Grazia ezta kontu hari berriez, eta kuriostasun banoez; ezen horietan eztu ikhusten gure korrupzione zaharraren markarik baizen, eta bertze alde egia errateko ezta deus berririk, hala nola ezpaita deus iraupenezkorik lurraren gaiñean.
Hark irakasten du sensuen gutizien hersten, banaloriari, eta gure buruaz dugun kontentamenduari ihes egiten, gure baithan laudagarri, eta miragarri direnak humiltasunaz gordetzen, gauza guzietan, eta jakintasunaren argi guzietan arimaren progotxua, eta Jainkoaren loria billhatzen.
Eztu nahi izan laudatua, baiñan Jainkoa nahi du lauda dadiñ bere dohaiñ guzietan, zeren hark bere liberalitate phuruz ematen baititu gauza guziak.
18. Grazia hura naturaz goragoko argi bat da, Jainkoaren dohaiñ berezi bat.
Hura da ungi mintzatzeko hautetsien marka, eta zigillua, eta salbamendu eternalaren bahia. Hark arima altxatzen du lurreko gauzen amudiotik zeruko gauzen amudiorat, eta lehen guzia haragizko zena guzia espiritual egiten du.