Orrialde:Chourio 1760.djvu/266

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Graziak ematen du Jainkoaren amudioa, eta berthuteena; hark ukho egiten diote kreaturei, ihes munduari, higuin ditu haragiaren gutizia lohiak; uzten ditu pasaieta inu...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:54, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Graziak ematen du Jainkoaren amudioa, eta berthuteena; hark ukho egiten diote kreaturei, ihes munduari, higuin ditu haragiaren gutizia lohiak; uzten ditu pasaieta inutillak, eta ahalke da jende artean agertzeaz ere.

12. Naturalezari on zaio kanpoko konsoalzioneen izatea, eta sensuen atsegiñez gozatzea.

Graziak gure konsolazionea billhatzen daroku Jainkoa baithan, eta ontasun soberanoan, gure atsegiñ guzia.

13. Naturaleza bethi hari da bere progotxu, edo aisiagatik, eztu deus egiten dohaiñik, baiñan haiñbertze, edo gehiago izateagatik, eta bederen fagorez, eta laudorioz pagatua izateagatik, eta haiñitz baliarazten ere du egiten, edo ematen duena.

Baiñan graziak eztu billhatzen deus iragankorrik, eztu nahi bertze irabazirik edo saririk Jainkoa bera baizen, eta lurreko ontasunetarik eztu nahi zeruko ontasunen ardiesteko behar dena baizen.

14. Naturaleza bozten da ahaide, eta adiskide haiñitzen izateaz, loriatzen da bere sortze diztiantaz, eta kasta nobleaz, handiei gorthe egiten diote, lausengatzen ditu aberatsak, eta bere iduritakoei egiten diote besta, eta begitarte.