8. Naturaleza gauza ederren, eta kuriosen ondoan dabilla, higuin ditu gauza txarrak, lodiak, eta latzak.
Graziak billhatzen tu gauza lanoak, eta guti baliosak; harroak, eta gogorrak eztitu arbuiatzen; gogotik jausten tu tresna zahar, eta ihetzeak.
9. Naturaleza lurreko gauzei darraiote, bozten da irbaziaz, tistatzen kalteaz, asarratzen; eta sumintzen hitz ofensagarri batez.
Grazia lotzen zaie zeruko ontasunei haiñ borthizki non munduko kalteek ezpaitute altaratzen, ez ukitzen bidegabeek, ez asarratzen ofendek; zeren bere tresora, eta bozkarioa eman baitu zeruan deusik galtzen ezten lekhuan.
10. Naturaleza abariziosa da, eta hirritsez bethea gogotikago dago ematerat baiño hartzerat, bereak ditu maite, eta jabetu nahi du gauza guziez.
Grazia liberala da, hark eztu nahi jabetasunik, balsan nahi ditu gauzak; gutiz kontentatzen da, eta atsegiñago zaio hartzea baiño ematea.
11. Naturalezak emten daroku amudio munduarentzat, eta kreaturentzat billharazten darozkigu gorputzaren nahikarak; eta erabiltzen gaitu banitateen ondoan; galarazten daroku denbora solas, eta goan ethorri alferretan.