Orrialde:Chourio 1760.djvu/262

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: barrenkoi, eta espiritualaren libertatea. Bada nahi badu izan espiritual, behar diote ukho egiñ, atzeei bezala hurkoei ere; eta bere buruaren beldur izan behar du ni...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:51, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


barrenkoi, eta espiritualaren libertatea.

Bada nahi badu izan espiritual, behar diote ukho egiñ, atzeei bezala hurkoei ere; eta bere buruaren beldur izan behar du nihoren ere baiño gehiago.

Zure burua osoki garai ahal badezazu errexkiago gero bertzeak eginen tutzu.

Biktoriarik handiena nork bere burua garaitzea da. Nork ere bere burua hezi baitu halako maneraz non haren sensuek arrazoiñari obeditzen baitiote, eta haren arrazoiñak gauza guzietan ene borondateari hura da bere buruaren garaitzaille, eta munduaren nausi.

3. Nahi baduzu perfekzione gora hura ardietsi, lothu behar zaizko lan hari zure indar guziez, hari behar duzu zuhaitza errotik pikatzen, athera behar duzu zure bihotzetik zeure buruarentzat zure aisientzat, eta zeiñ nahi den munduko ontasunentzat duzun amudio desordenatua.

Nork ere bere amudio propioa garaitu baitu, haiñak egiñ du hurren guzia, ezen ebaki du bizio guzien erroa.

Eta biktoria haren fruitua da bake bat deusere eziñ altara dezakena.

Baiñan nola gutiak baitire bere buruei hiltzera ensaiatzen direnak: hala gehienak bere pasioneen gathibu gelditzen dire, halako maneraz non espirituak eziñ garai baitetzake haragia.