Orrialde:Chourio 1760.djvu/261

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gauzekiñ belsatua, ez nahastatua munduko konsolazioneekiñ.

Nahi baduzu beraz hura eman diezazudan hastan zatzu zureganik traba guziak.

Billha zazu erretiramendua, lakhet bekizu bakharrik zure buruarekiñ egoten.

Ihes egiozute solas alferrei, jarraik zakizko othoitzari, duzun artha zure konzienzia garbi idukitzeaz, eta zure bihotza bethi zure bekhatuen urrikiaz zaurtua izateaz.

Munduari ez balitz bezala behatu behar diozu, eta lothu behar zaizko Jainkoari hertsikiago lurreko gauza guziei baiño.

Ezen eziñ dukezu gogoa ene baithan finkatua, munduko atsegiñ iragankorren ondoan zabilzala.

Hastandu behar duzu zure ezagunetarik, eta maitetarik, eta iduki behar duzu zure arima munduko konsolzione guziez gabetua.

Hartarakotz jondoni Petri Apostoluak othoizten ditu hertsiki giristiño guziak, bizi daitezen lurraren gaiñean lekhortar, eta bideante bezala.

2. Oi nolako segurantzarekiñ hilzen den gizona deusi ere mundu huntan amudioz eztatxakona!

Ordean arima eri eta flakoa eziñ daoke gauza guzietarik horla hastandua, eta lurreko gauzekiñ josia denak eztaki zer den gizon