Orrialde:Chourio 1760.djvu/260
kriminel, eta dohakabeaganik, baizen ean dezan bihotza humiliatua, eta bere bekhatuen urrikiaz erdiratua.
Egiazko urrikiak, eta bihotzeko humiliazioneak sor-arazten du barkhamenduaren esparantza; hark sosegatzen du konzienzia altaratua kobrarazten grazia galdua, libratzen gizona Jainkoaren koleratik, eta juntatzen musu saindu batez arima penitenta bere Jaunarekiñ.
4. Bekhatore baten urrikimendu humilla zure gogarako sakrifizio bat da, zeiñaren urriña hobeago baitzaitzu insensu, eta bertze usain on guziena baiño.
Urriki hura konpara daiteke usain on preziatu harekiñ, zeiña isuria izatu baitzen zure oin sakratuen gaiñerat: ezen eztuzu egundaiño arbuiatu bihotz egiazki urrikitu, eta humiliatu bat.
Urrikimendu hura da ihes lekhua gure arimako etsaien kontra.
Hark eramaten tu bertzetan hartu ditugun notha, lohidura, eta khutsu gaixto guziak.
LIII. KAPITULUA
Munduko ontasunekiñ josiak direnei eztiotzatela Jainkoak ematen bere graziak.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea, deus ezta haiñ baliosik, nola ene grazia, eztu nahi izan bertze