Orrialde:Chourio 1760.djvu/255

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: konzienzia barrenean deus estalirik zuretzat. Ethorkizuneko gauzak zure ezagutzan dire, ethor ditezen baiño lehenago; eta nihork eztarotzu irakatsi behar, zer lurrea...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:29, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


konzienzia barrenean deus estalirik zuretzat.

Ethorkizuneko gauzak zure ezagutzan dire, ethor ditezen baiño lehenago; eta nihork eztarotzu irakatsi behar, zer lurrean iragaten den.

Zuk badakizu zer dudan on berthutean aitziña goateko, eta zeiñ progotxos diren atsekabeak bizioen herdoilldura khentzeko.

Egizu nitaz plazer duzun guzia, eta eztezazula arbuia ene arima bere bekhatuengatik, zeiñak nihork baiño hobeki zuk ezagutzen baituzu.

7. Indazu grazia ez dezadan ikhas, jakiñ behar dudana baizen, ez dezadan maita maitatu behar dena baizen, ez dezadan lauda zure gogara denik baizen, eta ez dezadan arbuia zure desgogara denik baizen.

Egidazu grazia ez dezadan gauzez juja kanpoko itxurapenen arabera, eta ez nadiñ mintza jendeenganik aditzen ditudan hitz ariñen arabera; baiñan juja dezadan gauza ageri direnez, eta espiritualez xuxenki, eta egiaren arabera, eta gauza guzien gaiñetik billha dezadan zure borondate sainduaren konplitzea.

8. Gizonak enganatzen dire maiz bere sensuen arabera jujaturik.

Munduaren maitatzailleak enganatzen