Orrialde:Chourio 1760.djvu/256

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dire, halaber gauza ageri direnak eta iragankorrak baizen ez maitaturik.

Gizon bat hobeagotzen othe da, zeren den handiagotzat idukia?

Ez segur; eta gizon bat bertze batez laudatua, ezta bertzerik, baizen enganari bat enganatua bertze enganari batez: superbio bat bertze superbio batez, itsu bat bertze itsu batez, eri bat bertze eri batez: eta laudorio bano horiek baliatzen dire hobeki ohoratzeko baiño desohoratzeko, eta konfunditzeko.

Ezen St. Franzes humillak erran duen bezala gizona hanbat da bere baithan zenbat baita zure begietan, o ene Jainkoa.


LI. KAPITULUA


Gauza humilletan hari behar dela; handiagorik eziñ egiñ ditekenean, guziz agortasuneko denboran.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, eziñ bethi iraun dezakezu zure berotasunean, eta bethi eziñ zaudezke kontenplazioeko gradu gora batean, ezen naturaleza haiñ da gaixtua, eta flakatua, non baitezpada behar baituzu jausi beheragorat, eta ikhasi bortxaz bederen bizitze huntako lazerien jasaten.

Izanen ditutzu bethi haiñitz khirats, eta