Orrialde:Chourio 1760.djvu/251

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: mende guzietan, zeren zuk nahi izatu duzun guzia egiñ baita, eta zuk egiten duzun guzia bethi ona baita. Zure zerbitzaria boz bedi ez bere baithan, edo berze nor nah...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:24, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


mende guzietan, zeren zuk nahi izatu duzun guzia egiñ baita, eta zuk egiten duzun guzia bethi ona baita.

Zure zerbitzaria boz bedi ez bere baithan, edo berze nor nahi denen baithan; baiñan xoillki zure baithan; zu zarenaz geroz ene egiazko bozkarioa, bai, ene Jainkoa, zu zare ene esparantza, ene khoroa, ene kontentamendua, eta ene loria.

Eta egiazki, jauna, zer du zure zerbitzariak zureganik izatu duena baizen, eta halere oraiño merezitu gabe.

Gauza guziak zureak dire, zuk egiñ ditutzu, eta zuk eman ditutzu.

Ni probea naiz, eta nekhatua ene gaztetasuneko denboratik, ene arima doloratzen da, eta batzuetan nigarretaraiño; altaratzen da maiz ene pasioneez garaitua izateko beldurrez.

2. Zure bakearen bozkarioa nahi dut; zuk zure umeei ematen diozuten bakea galdegiten dut, eta khartsuki desiratzen dut zure konsoazioneen argia zeiña baita ume hekien bazka.

Bake hura ematen badarotazu, eta isurtzen baduzu bozkario saindu hura zure zerbitzariaren arimarat, allegriazko kantez betheko da guzia, eta zelorekiñ hariko da zure laudatzen.