jarriko zare bethikotz zeruko lorian.
Han ageriko da nolakoa den obedienziaren fruitua, zer bozkario darraion penitenziari, eta zeiñ handia den humiltasunaren balioa.
7. Orai beraz humilioa zaite, eman zaite guzien azpian, eta etzaitezela kontu hari norenganik heldu den zuri eman zaitzun manua.
Duzun artha solamente gogo onez hartzeko, eta pontualki konplitzeko zureganik galdetzen dutena; nahiz den galdetzaillea zure aitzindaria, nahiz den zure azpikoa edo zure kidea.
Batak bilha bea hau, bertzeak hori; haiñak eman beza bere loria gauza batean, eta hark bertzean; izan beitez laudatuak ehun milla presunez.
Zuk etzazula eman zure bozkarioa, edo ohorea gauzetan; baiñan zure mezprezatzean, ene loriaren bilhatzean, eta ene loriaren konplitzean.
Zuk izan behar duzun gutizia bakharra da Jainkoa izan dadiñ bethiere loriafikatua nahiz zure biziaz, nahiz zure heriotzeaz.
L. KAPITULUA
Nola arima aflijituak eman behar duen Jainkoaren eskuetan bere burua.
ARIMAK
1. Ene jauna, eta ene Jainkoa, eta guziz saindua, zaren benedikatua orai, eta