Orrialde:Chourio 1760.djvu/249

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta eziñ kontra egiñ baitiotzokezu haren podoreari, garratz iduritzen zaitzu zure nahi propioak utzirik haren ordenuen konplitzea. 6. Baiñan, ene semea, konsidera...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:22, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta eziñ kontra egiñ baitiotzokezu haren podoreari, garratz iduritzen zaitzu zure nahi propioak utzirik haren ordenuen konplitzea.

6. Baiñan, ene semea, konsidera zazu nolakoa izanen den nekhe haukien fruitua, ziñ guti iraunen duten, eta zeiñ sari handia darraioten: eta etzaituzte tristatuko, aitzitik borthiztuko dute zure pazienzia.

Ezen zure nahiei zeren zerbait bortxa hemen egiñ diozuten zure nahi guziak konplituko dire zeruan.

Han kausituko duzu plazer duzun guzia, eta desira ahal dezakezun guzia.

Han ontasun guzien jabe izanen zare hekien galtzeko beldurrik gabe.

Han zure borondatea enearekiñ bat izanen da, eta eztu berzerik deusere nitaz lekhora desiratuko.

Han nihork eztarotzu kontrarik egiñen, nihor ezta zutaz errenkuratuko, nihork eztitu zure xedeak debekatuko, ez trabatuko; baiñan nola ontasun guziak aitziñean izanen baititutzu zure desira guziak konplituak izanen dire, eta betheko dute bihotzaren hedadura guzia.

Orduan emanen darotzut loria fiñ gabeko bat pairatu duzun afruntu baten orde; bozkario guzien bilduma zenbait nigarren orde; eta zeren eman zaren bethi azkeneko herrunkan,