Orrialde:Chourio 1760.djvu/247

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Ezen intres, eta amudio propioz nothatua dena, eziñ daiteke ez xahua, ez perfeta. 3. Galde diezadazu beraz ez zure nahiaren, eta aisiaren arabera dena, baiñan...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:20, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezen intres, eta amudio propioz nothatua dena, eziñ daiteke ez xahua, ez perfeta.

3. Galde diezadazu beraz ez zure nahiaren, eta aisiaren arabera dena, baiñan ene loriari daokana, eta ene gogara dena: ezen gauzez ungi jujatzen baduzu behar duzu ene ordenuak zure gutizia baiño gehiago prezatu, eta zure nahia utzirik enea konplitu.

Ezagutzen ditut zure nahiak, eta maiz entzunen ditut zure hasberapenak.

Nahi zinduke orai danik gozatu Jainkoaren umeen libertateaz, eta loriaz; atsegiñekiñ darabillazu gogoan etxze eternal hura, eta herri bozkarioz bethe hura.

Baiñan ezta oraiño zure orena ethorri: iguriki behar duzu zenbait denboraz, eta denbora hura gerlaren, nekhearen, eta frogantzen denbora da.

Nahi duzu izan bethea ontasun soberanoaz; baiñan eziñ dukezu orai.

Ni naiz ontasun guzien gaiñeko ontasun hura: zaude ene beira, dio jaunak, Jainkoaren erresuma ethor dadiñ artheraiño.

Asko atsekabe behar duzu lurraren gaiñean pairatu, eta haiñitz frogantzarik iragan.

Konsoalzioneak ere izanen tutzu batzuetan: ordean eztuzu izanen bozkario perfeta.

Eztuzun beraz beldurrik, eta prepara zaite animorekiñ egiterat, eta airatzerat