4. Jauna konsola nazazu ene desterruan, goza zatzu ene atsekabeak; ezen ene bihotzak eztu zuretzat baizen hasbeherapenik.
Munduak ene gaitzen arinzeko eman nahi darozkidan konsolamendu guziak nekha garri, eta penagarri dire enetzat.
Ene gutizia miña da zurekiñ hertsiki lothua iztea, eta eziñ hartarat hel naiteke.
Ene desirek altxatzen naute zeruko gauzetarat, baiñan ene pasioneen kargak pisatzen nau, eta lurreko gauzek lurerrat thiratzen naute.
Espirituak eman nahi nau gauza guziez gorago, baiñan haragiak nahi badut, eta ez beheratzen nau.
Eta hala ni dohakabea, ene buruaren kontra guduan hari naiz, ene buruaren etsai naiz, eta kontresta neure buruarentzat karga eziñ jasanezko bat, ene espirituak goiti, eta haragik beheiti naramanaz geroztik.
5. Oi zer bihotz miñ eztut pairatzen, noiz eta ere othoitzean nagoenean, eta zeruko gauzetan gogoa dudanean, haragiak milla fantasma, eta llilluramendu gogoratzen baitarozkit!
O ene Jainkoa etzaitezela othoi hastan eneganik, etzaitezela zure zerbitzariaganik itzul zure koleran.
Arthik atzu zure ihurtzuriak, eta zure xismistak,