Orrialde:Chourio 1760.djvu/236

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: erran hek guziak antsia gabe aireko fixa bezala, gai othe litezke zure burutik ille baten atheratzeko ere? 3. Presuna bat eztenean bere barrenean sarthua; bihotza kan...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:09, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


erran hek guziak antsia gabe aireko fixa bezala, gai othe litezke zure burutik ille baten atheratzeko ere?

3. Presuna bat eztenean bere barrenean sarthua; bihotza kanporat barraiatua duenean, eta Jainkoa begien aitziñean eztuenean hitz moko bat asko da haren zaurtzeko, eta minki ofensatzeko.

Baiñan ene baithan bere esparantza ematen duenean, bere jujamendu propioa trikatu gabe; gizonen jujamenduentzat ezta beldur izanen.

Ezen ni naiz Juiea, eta bihotzen barrenak ezagutzen ditudana; nik badakit er maneraz gauzak iragaten diren; badakit nork egiñ duen ofensa, eta nori egiten zaion.

Nik permetiturik egiñ da hunelako gauza, edo erran halako hitz, eta hori gerthatu da argitarat atheratzeko haiñitzen bihotzetan gordiak zaudezen gogoetak.

Inozenta, eta faltaduna nik jujatuko ditut mundu guziaren aitziñean; baiñan nahi izatu ditut bata, eta bertzea lehenago frogatu jujamendu gorde batez.

4. Gizonen lekhukotasuna maiz enganioa da; baiñan ene jujamendua egiazkoa da, fermua, eta deusek eziñ ganbiatuko du.

Maiz gordea da, eta nihor gutik ezagutzen ditu haren sekretuak.