Orrialde:Chourio 1760.djvu/230

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Hobeago da begiak zure gogarako eztiren gauzetarik apartatzea, eta bapederari nahi duenaren egiterat uztea; ezen ez kontrestetan, eta ihardukitzetan sartzea. Jai...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:01, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hobeago da begiak zure gogarako eztiren gauzetarik apartatzea, eta bapederari nahi duenaren egiterat uztea; ezen ez kontrestetan, eta ihardukitzetan sartzea.

Jainkoarekiñ ungi lothua bazaude, eta haren jujamenduari behatzen badiozu, axola guti izanen duzu gizonen jujamenduan garaitua izateaz.

ARIMAK

2. Helaz! Ene Jainkoa, zertara billhakatuak gare? Auhendatzen dugu kalte tenporal bat; intres xume batek nekharazten gaitu, eta bagarabiltza lausterka; eta galtzen dugu gure arima, hurren nola eztakigula antsia gabe, eta haiñ kalte izigarriaz ukituak izan gabe.

Artha handi dugu progotxu gabeko, edo gutitako gauzentzat, eta ansikabeki largatzen tugu baitezpada behar ditugunak, zeren gure pendurak kanporat baikaramatza; eta hetan gogotik baikaudez, ezpagare seriozki sartzen gure barnetan.


XLV. KAPITULUA


Eztela edozeiñ siñhetsi behar, eta guti behar dela mintzatu.

JESU-KRISTOK


1. Jauna lagun zakizkit ene atsekabean, ezen gizonaren laguntza ezta deusetako.