Orrialde:Chourio 1760.djvu/229

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: maitatuz ikhasi tuzte eneganik Jainkozko gauza handiak, eta hetaz mintzatu dire miragarriki. Haiñek zuhurtzia gehiago ardietsi dute gauza guziei ukho egiñik, gauza...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:00, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


maitatuz ikhasi tuzte eneganik Jainkozko gauza handiak, eta hetaz mintzatu dire miragarriki.

Haiñek zuhurtzia gehiago ardietsi dute gauza guziei ukho egiñik, gauza ederrak, eta gorak estudiaturik ikhasiko zuten baiño.

Batzuei gauza ardurazkoak erraten diotzatet, bertzeei irakasten diotzatet goragoak; batzuri agertzen natzaiote itzalen. eta figuren azpian, eta bertze batzuei ene misterioak argi handian erakuxten diotzatet.

Liburuek gauza bera erraten diote guziei; baiñan eztituzte guziak orobat argitzen, zeren ni barrenean bainaiz egiaren irakatzaillea, eta nik bapederari partitzen baitiotzat argiak merezi duela jujatzen dudan bezala.


XLIV. KAPITULUA


Eztugula behar kanpoko gauzez espiritua trabatu.

JESU-KRISTOK

1. Ene semea, on da haiñitz gauzen gaiñean etzaitezen izan jakinsun, eta zure burua iduk zazun munduari hilzat, eta mundua zuri hill, eta gurutzefikatutzat.

Gor izan ere behar duzu haiñitz solasentzat, eta erne hagitz bakea eman ahal diezazuketen gauzentzat.