Orrialde:Chourio 1760.djvu/225

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta fermutasunik, ez zure graziaren argirik, ez zurekiñ batasun osorik. '''XLII. KAPITULUA''' Bizitze huntako bakea eztugula gizonen baithan ezarri behar. JESU-KRIS...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:57, 23 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta fermutasunik, ez zure graziaren argirik, ez zurekiñ batasun osorik.


XLII. KAPITULUA


Bizitze huntako bakea eztugula gizonen baithan ezarri behar.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, zure bakea ematen baduzu zeiñ nahi den presunaren baithan, zeren den zure gogarakoa, eta zeren lakhet zaitzun harekiñ bizitzea; bethi izaren zare khexos, eta trabatua.

Baiñan lotzen bazaizkit niri zeiña bainaiz egia eternala, eta nihoiz ere ganbiatzen ez naizena, etzare tristatuko zure adiskidea hiltzen zaitzunean, edo bertze maneraz uzten zaituenean.

Nik behar dut izan zure adiskideentzat duzun amudioaren zimendua, eta enegatik behar tutzu maitatu berthutetsu iduritzen zaizkitzun guziak, eta mundu huntan maiteen ditutzunak.

Ni gabe ezta adiskidetasun egiazkorik, ez iraupenekorik, eta bi presunen arteko amudioa ezta garbia, baldiñ ni ezpanaiz hek elkharrekiñ lotzen tuen korapilloa.

Halako maneraz behar duzu izan hilla maite tutzun presunen afekzioneari, non zure baithan dagoen bezanbatean nahi behar baituzu