Nondik merezitu ditu zuk hari egiten diotzotzun grazia guziak.
Uzten baninduzu ere, o ene Jainkoa, zer zuzen nuke errenkuratzeko?
Eta zer kausi dezaket errateko ez badarotazu ematen galdetzen darotzudana.
Eziñ neure buruaz deus pensa, eta erran dezaket egiagorik hauxe baiño, jauna, ez naizela deus, ez daikedala deus, eneganik eztudala deus onik; ez naizela flakeziarik baizen, eta bethiere neure jaidura guzia ezteusera dudala.
Halako maneraz bai non ezpanauzu kanpotik laguntzen, eta barnetik borthizten, laxatzen bainaiz berehala, eta erortzen epheltasunerat.
2. Baiñan zu, jauna, bethi orobat zare eternitate guzian, bethi on, justu, saindu.
Gauza guziak ordenatzen, eta arrimatzen ditutzula ontasunekiñ, istutasunekiñ, zuhurtziarekiñ, eta saindutasunekiñ.
Baiñan ni zeiña aitziña baiño gehiago bainoa gibela berthutearen bidean ez nago denbora luzez estatu batean, zeren ganbiatzen bainaiz denboaren arabera.
Halere lauster altxatzen naiz plazer duzunean hedatu zure eskua ene laguntzeko.
Ezen zu zerorri nihoren laguntzarik gabe asko zare ene laguntzeko, eta ene borthizteko