Orrialde:Chourio 1760.djvu/220

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


JESU-KRISTOK

3. Ene semea, gizona bada billa, eta khexatzen da hagitz desiratzen duenaren izateko, eta ardietsi duen bezaiñ sarri higitzen zaio, eta hartaz bertzela jujatzen du, zeren gizonaren gutiziak ganbiakorrak baitire, eta errexki iragaten baitire gauza batetik bertzerat.

Ezta beraz berthute xumea gauzarik xumeenetan nork bere buruari ukho egitea.

4. Gizonaren aitzinamendu egiazkoa bizitze espiritualean datza bere buruari ukho egitean; hartarat ardietsi duena gozatzen da libertateaz, eta soseguaz.

Guziarekiñ ere deabruak ungi guzien etsaiak ezkaitu behiñere uzten tentazione gabe; gabaz, eta egunaz heatzen tu sareak, hetan atzamateko bero buruen guardian ez daudezenak.

Hargatik erran diotet ene apostoluei: zaudete atzarririk, eta egizue othoitz tentazionean sar etzaitezentzat.


XL. KAPITULUA


Gizonak eztuela berenez onik, eta eziñ dukela deusez ere buruperik.


ARIMAK

1. Jauna zer da gizona zu hartaz orhoitzeko, edo zer da gizonaren semea zuk hura zure bisitaz ohoratzeko?