Orrialde:Chourio 1760.djvu/219

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Zuk ere manera berean sarthu behar duzu zure bihotzeko tabernaklean, Jainkoari mintkiago bere laguntza galdegiteko. Ezen irakurtzen dugu eskritura sainduan Josue...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:18, 17 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zuk ere manera berean sarthu behar duzu zure bihotzeko tabernaklean, Jainkoari mintkiago bere laguntza galdegiteko.

Ezen irakurtzen dugu eskritura sainduan Josue, eta Israelgo umeak Gabaondarrez enganatuak izatu zirela, zeren ezpaitzuten artha izatu gauza guziak baiño lehen Jainkoari konseillu galdetzeko, zeren errexkiegi siñhetsi baitzituzten hekien hitz eztiak, eta urrikalmendu falso batez ukitzerat utzi baitzituzten bere buruak.


XXXIX. KAPITULUA


Jainkoari uzti behar diogula gure egitekoen artha, eta harenganik iguriki gauza guziak.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, utzazu ene gaiñean zure egitekoen artha, nik burutan atheratuko ditut zeiñ bere denboran.

Zaude ene ordenuaren beira, eta progotxu izanen duzu.

ARIMAK

2. Jauna, gogotik uzten ditut zureganat ene egiteko guziak, ezen ikhusten dut berdiñ ene arthek deus guti daiketela.

Oxala ezpanu griñarik geroko gauzez, eta osoki zure nahirat arrimatzen baninz.