iraganen zare Jainkoaren umeen kondizionerat, eta libertaterat.
Zeiñak altxatzen baitire denbora huntako gauzez gorago, ontasun eternaletan gogoa finkatzeko.
Zeiñek ezkerreko begiaz behatzen baitiote ontasun iragankorrei, eta eskuiñaz zerukoei.
Zeiñak haiñ guti kreaturen esklabo jartzen baitire, non kontrarat hek arrimatzen baitituzte kreaturak Jainkoaren zerbitzuan, berak kreaturetan eman duen ordenuaren arabera, zeiñetan ezpaita deus makhurrik; baiñan gauza guziak egiñak baitire kreatzaillearen ohoreko.
2. Baldiñ fermu bazaude munduko gerthakari guzietan; ezpaduzu jujatzen ikhusten, edo aditzen ditutzun gauzez kanpoko idurien arabera, eta haragizko begiz.
Aitzitik okasione guzietan sartzen bazara Moise bezala tabernaklean barna, Jainkoari konseillu galdetzerat, maiz adituko ditutzu haren errepusta dibinoak, eta handik ilkiko zare haiñitz gauza oraiñgoez, eta gerokoez argitua.
Ezen Moise bethi tabernaklerat zioan argi, eta konseillu billha gauza gaitz, eta dudazkoetan; othoitzerat egiten zuen bere ihesa gizonen maleziak hirriskutan ematen zuenean.