Emazu guzia, guzia izateagatik, etzazula deus desira, etzazula galde jadanik eman duzuna.
Zaude enekiñ phuruki, eta fermuki lothua, eta ni izanen nauzu.
Orduan izanen da zure bihotza egiazki libro, eta illunbe guzietarik kanpoan.
Zure egiñ guzien, zure othoitzen, zure desiren xedean behar da izan jabetasun guziez billhuzirik Jesus-Kristo billhuziari jarraikitzea, eta zure buruari hillik enetzat etarnitate guzian bizitzea.
Orduan goanen dire zureganik beldurtasun humanoak, eta hillen dire zure bihotzean amudio desordenatu guziak.
XXXVIII. KAPITULUA
Nola behar dugun kanpoko gauzetan konportatu, eta Jainkoaganat ihesi egiñ hirriskuetan.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea, lekhu, okasione, eta lan guzietan duzun artha handi bat libro izateaz zure barrenean, eta zure kanpoaren nausi.
Gauza guziak diren zure azpioko, eta zu ez baten ere; izan zaitezentzat zure akzioneen nausi, eta ez esklabo.
Manera hortan gathibutasun guzietarik libraturik, israeldar egiazko bat bezala