Bertzela nola zaitezke enea, eta ni zurea; ezpazare kanpoan, eta barnean osoki hustua nahi propio guzietarik.
Zenbatenaz hori egiñen baituzu lausterrago, hanbatenaz hobeki kausituko zare. Eta zenbatenaz osokiago, eta ziñezago utziko baituzu zure burua; hanbatenaz gehiago merezituko duzu ene amudioa, eta ene graziak.
4. Haiñitz niri ematen zazkit, baiñan ez osoki eta ene probidenzian eztire hanbat fidatzen, non ezpaitute berek ere zerbait artha bere buruez itxekitzen.
Batzuek ematen zaizkit osoki; baiñan gero tentazionez herstuak direnean hartzen dute eman dutena, eta hala eztire garabik berthutean aitziñatzen.
Batzuek, eta bertzeek eztute behiñ-ere ardietsiko bihotz garbien libertatea, eta ene adiskidetasunaren fagore eztiak.
Ezen eziñ daiteke enekiñ gozamenezko amudiorik, eta batasun mistikorik presuna ezpada lehenago eneganat osoki uzten, eta ezpadarot egun oroz bere jate guzia sakrifikatzen.
5. Erran darotzut maiz, eta berriz ere erraten darotzut ukho egiozu zure buruari; eman zakizkit osoki, eta zure arima gozatuko da barreneko bake handi batez.