Orrialde:Chourio 1760.djvu/215

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: jendeen erasia gaixtoen kontra. Baldiñ orai garaitua badirudizu, bertzeen gaixtakeriaz, eta estalia bazare merezitu eztitutzun laidoz, eta ahalkeriaz, beira zaite zu...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:59, 15 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


jendeen erasia gaixtoen kontra.

Baldiñ orai garaitua badirudizu, bertzeen gaixtakeriaz, eta estalia bazare merezitu eztitutzun laidoz, eta ahalkeriaz, beira zaite zure merezimendua gutitzetik, eta zure khora mendratzetik zure pairu eskasez.

Itzul zatzu zure begiak eneganat, zeiñak baitut ahala zeru goratik zure libratzeko laido, eta afruntu guzietarik, eta bapederari bihurtzeko bero obren arabera.

XXXVII. KAPITULUA


Utzi behar dugula osoki gure burua Jainkoaren nahirat bihotzeko libertatearen izateko.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, utzazu zure burua, eta edirenen nauzu.

Ez duzun zerenez, ez hauturik ez jabetasunik, eta haiñitz irabaziko duzu.

Ezen ene borondaterat uzten baduzu zure burua bethikotz, bethi grazia berriak emanen darozkitzut.

ARIMAK

2. Jauna zenbat aldiz behar dut manera hortan utzi neure burua.

JESU-KRISTOK

3. Denbora guziez, lekhu guzietan, gauza xumetan handitan bezala; ez dut deus-ere berezten, eta nahi zaitut gauza guziez billhuzia kausitu.