Orrialde:Chourio 1760.djvu/205

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Egia hori erabillazu maiz zure gogoan, eta obratzen baduzu, gauza guziak jakiñen tuzketzu. ARIMAK 2. Jauna ezta hori egun bateko lana, eta ez haur dosteta, hit...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:52, 15 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Egia hori erabillazu maiz zure gogoan, eta obratzen baduzu, gauza guziak jakiñen tuzketzu.

ARIMAK

2. Jauna ezta hori egun bateko lana, eta ez haur dosteta, hitz labur horiek zarratzen dute relijioneko perfekzione guzia.

JESU-KRISTOK

Ene semea eztuzu gibela goan behar, eta bihotza galdu behar perfekzioneko bidea erakuxten zaitzunean, aitzitik altxatu behar duzu zure arima estatu gora hartarat, edo bederen ensaiatu zure desirez, harat igaterat.

Oxala hartan baziñe, eta ethorri baziñe zeure buruaren ez gehiago maitatzeraiño; baiñan onesteraiño solamente ene borondate saindua, zeiña markatzen baizatzu zure aitziñdarien ordenuez.

Oi ala orduan ene gogarako baitzintezke! Eta zure bizia bakez, eta bozkarioz bethea bailiteke.

Hañitz gauzez behar duzu oraiño billhuzi; zeiñak ezpaditut osoki enegatik utzi nahi ezpadituzu sekulan ardietsiko galdetzen duzuna.

Beraz abisu ematen darotzut aberastekotz eros dezazun eneganik urre suan gori hura, zeiña agindu baitut, erran nahi da zeruko zuhurtzia mundu guzia oiñen azpian ostikatzen duena.