Naturaleza, eta grazia hagitz dire diferent, hark eztio behatzen kanpoari baizen, hau berriz barrenera dago beira.
Naturaleza maiz enganatzen da, graziak ez enganatzeko Jainkoa baithan ematen du bere esparantza.
XXXII. KAPITULUA
Bapederak ukho egiñ behar dioela bere buruari, eta bere gutiziei.
JESU-KRISTOK
1. Ene semea, zure buruari alde baterat ukho egiten ezpadiozu, libertate oso bat eziñ ardietsiko duzu.
Badire batzuek bere eskuko izan nahi dutenak, bere buruen maitatzailleak, gutiziosak, kuriosak, horrat, hunat bethi dabiltzanak, bere aisiak bilhatzen dituztenak eta, ez Jesu-Kristoren gogarako gauak; bethi gogoeta berritan dabiltzanak, eta deseiñu iraupenezkorik behiñ ere hartzen eztutenak; eta hek guziak gathibu dire, eta amarratuak daduzkate haragiak, eta deabruak.
Ezen Jainkoaganik heldu eztena desegiten da, eta erortzen da lauster ezdeusetarat.
Orhoit zaite bethi hitz labur, eta perfekzione guzia zarratzen duen huntaz.
Utzatzu guziak, eta kausituko tutzu guziak.
Ukho egiozute zure pasioneei, eta edirenen duzu egiazko sosegua.