Nork ere uste baitu badela deus handirik ontasun soberanoaz, neurri gabeaz, eta eternalaz kanpoan, haina aphal egonen da, eta herrestan ibilliko da luzaro.
Jainko ez den guzia ezta deus, eta ezdeus behar da estimatu.
Diferenzia handia da gizon prestu Jainkoak argitzen duen baten zuhurtziaren, eta theologo batek liburutarik atheratzen duen jakintasunaren artean.
Zerutik heldu diren argiak, eta graziak gure bihotzetarat isurtzen dituenak hagitzez dire baliosagoak, ezen ez gizonaren espirituak bere nekhez, eta estudioz ardiesten dituenak.
3. Haiñitzek nahi lukete altxatu zeruko gauzen kontenplazionerat; ordean eztute egiñ nahi haiñ ontasun handiaren ardiesteko behar dena.
Gu estatu dohatsu hartarik gehienik gibelatzen gaituena da, zeren gauza kanpokoei, eta sensuen gogarakoei lotzen baikaizkote, eta zeren artha guti baitugu gure buruaren mortifikatzeko.
Eztakit zer den, edo zer espirituk garabiltzan, edo zer nahi dugun guk espiritualtzat pasatu nahi dugunok.
Nekhe, eta artha haiñitz hartzen dugu ontasun ezteus, eta iragankorrenzat, eta eztugu