Orrialde:Chourio 1760.djvu/195

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: espirituko barraiadura guziak sortzen dire amudio desordenatutik eta gizonentzat dugun beldurtasun banotik. '''XXIX. KAPITULUA''' Othoiztu, eta laudatu behar dela Jain...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:39, 12 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


espirituko barraiadura guziak sortzen dire amudio desordenatutik eta gizonentzat dugun beldurtasun banotik.


XXIX. KAPITULUA


Othoiztu, eta laudatu behar dela Jainkoa atsekabetan.


ARIMAK

1. Jauna, zuk nahi izatu duzu tentazione edo atsekabe hau gertha zekidan, den zure izena benedikatua eternitate guzian.

Nola eziñ itzur bainakioke, zureganat behar dut ihes egiñ; zuk lagun nazazuntat haren jasaten, eta ene progotxukotz gertharaz dezazuntzat.

Iauna altaratua naiz guzia ene bihotzak eziñ kausi dezake sosegurik, pasione hunek banarabilla: eta tormentatzen nau.

Zer erranen darotzut, o ene aita guziz onetsia, orai ni naizen hersturan.

Hau da guduko orena, khexa zaite ene laguntzerat.

Baiñan denbora hau ethorri da eneganat, zu gehiago lorifika zaitezentzat, ni libraturik hanbateraiño humiliatu nauzun ondoan.

Jauna beraz othoi heda dioezadazu eskua, eta athera nazazu hirriskutik.

Ezen naizen bezalako gaxoa, zer daiket, eta norat noake zu gabe?