Orrialde:Chourio 1760.djvu/196

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jauna indazu aldi huntan ere pazienzia.

Lagun nazazu ene Jainkoa, eta zenbat herstua banaiz ere ez naiz beldur izanen.

2. Baiñan arte hortan zer erran ahal diezazuket lekat? Jauna zure borondatea konpli dedillala.

Ungi merezituak ditut jasaten tudan penak.

Pairatu behar ditut Jainkoa nahi duela pazienziarekiñ jasan detzadan, tenpesta iragan, eta kalma bihur daiteken arteraiño.

Zure esku guziz botheretsuak athera nazake tentazione huntarik, edo ema dezake atsekabe hau, ni erortzetik gibelatzeko lehenetan asko aldiz egiñ nauzun bezala, o miserikordiazko Jainkoa.

Ezen zenbatenaz baitzait niri gaitzago, hanbatenaz da ene librantza errexago Jainko guziz goraren eskuarentzat.


XXX. KAPITULUA


Nola behar dugun Jainkoaren laguntza galdetu, esparantzarekiñ grazia bihurtuko zaizula.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, ni naiz Jauna atsekabetan arimak borthizten ditudana. Zato eneganat penatua zarenean.

Badakizu zergatik eztutzun lauster izaten zeruko konsolazioneak? Hori heldu da zeren