Orrialde:Chourio 1760.djvu/186

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:41, 8 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Horiek guziak eztire espirituaren barraiatzeko, eta bihotza ilhunbeez bethetzeko baizen.

Adiaraz niezazuke gogotik ene hitz, eta ager sekretu gordeak; begira baziñaudez noiz heldu naizen zureganat; eta idokitzen baziñarot zure bihotzeko athea.

Zaren beraz goardiakor, atzarria othoitzean, eta humill gauza guzietan.


XXV. KAPITULUA


Zertan dagoen bihotzeko bakea, eta aitziñamendu espirituala.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea erran diotet ene dizipuluei: uzten darotzuet ene bakea, ematen darotzuet ene bakea, eta eztarotzuet ematen munduk ematen duen bezala.

Guziek nahi dute bakea: ordean guziek eztituzte bilhatzen bake egiazkoaren ardiesteko bideak.

Ene bakea bihotzez humill, eta ezti direnentzat da.

Kausituko duzu bakea, baldiñ pazienzia handia baduzu.

Baldiñ aditzen banauzu, eta ene manuak beiratzen baitutzu sosegu handi batez gozatuko zare. ARIMAK

2. Zer beraz egiñen dut, jauna?