XXII. KAPITULUA
Orhoitu behar dugula bethi, Jainkoaganik izatu ditugun ungiez.
ARIMAK
1. Jauna idek diozozu ene bihotza zure lege sainduari eta irakats diezadazu zure manamenduen bidean ibiltzen.
Egidazu othoi grazia ezagut dezadan zure borondate saindua, eta errespetu, eta atenzione handirekiñ gogoan erabil detzadan zureganik izatu ditudan ontasun jeneralak, eta partikularrak: hetaz orhoiturik bihur dietzakitzudantzat zor darozkitzudan eskerrak.
Egia da eta aithortzen dut, ez naizela gai zure foborerik xumeenaz ere behar bezala zuri eskerren bihurtzeko.
Infinituki urrun naiz egiñ darozkidatzun ungien merezitzetik, eta ausartatzen naizenean zure jainkozko maiestateraiño begien altxatzerat haren diztiadurak erorarazten nau llilluramendurat, eta flakezarat.
2. Arimako eta gorputzeko abantaill guziak barnean eta kanpoan ditugun dohaiñak, nahiz naturazkoak, nahiz graziazkoak, guziak dire zureganik ditugun ungiak, zeiñek ezagutarazten baitute zure manifizenzia; miserikordia, eta ontasuna.