Batzuek gehiago dute, bertzeek gutiago, baiñan guziak zureak dire; eta nihork eziñ duke den xumeena ere zureganik baizen.
Gehiago errezibitu duenak eztu hargatik burupe gehiago behar, gehiago merezi balu bezala, eztu behar altxatu bertzeak baiño gorago, eta ez arbuiatu gutiago duena; ezen guzietako handiena, eta hoberena da bereganik deus eztuela uste duena, humillen dena, eta zuri eskerren bihurtzeko arthosena.
Egiazki nork ere baitaroka bere buru mezprezagarrientzat, eta dohaiñen errezibitzeko gutienik gaitzat, haiña egiten da gai handienen errezibitzeko.
3. Dohaiñ gutiago errezibitu duenak eztu behar tristatu, eta etzaio behar gehiago errezibitu duenari bekhaiztu.
Hobeki behar du miretsi, eta laudatu zure ontasun infinitua, zeiñak haiñ liberalki dohaiñik, eta gogotik, isurtzen baititu bere ontasunak gure gaiñerat; presunen handitasunari, edo xumetasunari behatu gabe.
Gauza guzietan zu behar zare laudatu, ene Jainkoa; ezen gauza guziak zureganik heldu dire.
Zuk dakizu zer behar zaion bapederari, eta zertako behar zaion eman batari gutiago, eta bertzeari gehiago, eztagoku guri