Orrialde:Chourio 1760.djvu/169

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zeren eta Jainkoagatik pairatzen den gauzarik xumeena ezpaita merezimendu gabe. 4. Zaude beraz bethi gudurat prest nahi baduzu izan biktorios. Pazienziaren khoroa ezi...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:19, 8 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zeren eta Jainkoagatik pairatzen den gauzarik xumeena ezpaita merezimendu gabe.

4. Zaude beraz bethi gudurat prest nahi baduzu izan biktorios. Pazienziaren khoroa eziñ dukezu gudu gabe; ezpaduzu nahi pairatu, eztuzu nahi khoroatu.

Khoroa ardietsi nahi baduzu, egizu gudu borthizki, paira zazu pazienki.

Nekhearen saria da sosegua, eta guduaren golardoa biktoria.

ARIMAK

5. Ene Jainkoa zure graziaz errex diezadazu ene baithan naturalezak eziñ daikeena.

Badakizu ez naizela gai hañitz sofritzeko, eta den gaitzik xumeenak bihotza erorarazten darotala.

Ene Jainkoa, egidazu othoi grazia desira, eta maita detzadan zure ohoretan ene frogatzeko egortzen darozkidatzun sofrikari guziak; ezen abantaill handi bat da enetzat zure amoreagatik pairatzea, eta persekutatua izatea.


XX. KAPITULUA


Ezagutu behar tugula gure flakezia propioak, eta mundu huntako miseriak.


ARIMAK

1. Aithortuko dut ene buruaren kontra ene injustutasuna, bai ene Jainkoa, aithortuko darotzut ene flakotasuna.