Orrialde:Chourio 1760.djvu/168

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hanbatenaz duzu zuhurtzia eta merezimendu gehiago; eta gaitzak ariñago idurituko zaizkitzu deliberazione fermuez, eta usantza saindu batez borthiztua bazare.

Ezterrazula eziñ paira dezaket han, edo hori hunelakorenganik; ezta hori gauza bat sofritu behar dudana; kalte handi bat egiñ arot; egundaiño orhoitu ez naizen gauzez iroi egiten darot.

Bertze batenganik sofri nezake gogotik; bada gauzarik aski eztiki paira nezakenik.

Solas horiek arrazoin gabekoak dire, eta horla mintzo denak eztu konsideratzen, ez pazienziaren merezimendua ez hura khoroatu behar duen Jainkoa; baiñan bai xoilki nolakoa den egiñ zaion ofensa, eta nor den ofensatzaillea.

3. Nahi duenaganik, eta nahi duen bezanbatean baizen sofritu nahi eztuenak eztu egiazko pazienzia.

Egiazko pazienziak eztu behatzen norenganik heldu zaion, ala heldu zaion goragokoaganik, ala berdiñekoaganik, ala prestuaganik, ala gaixtoaganik.

Baiñan nor nahi denek ofensa dezan, zeiñ nahi den denboraz, edo zer nahi den maneraz gertha dakion atsekabe hura hartzen du bethiere esker onez Jainkoaren eskutik, eta uste du abantaill handi bat dela harenzat,