Orrialde:Chourio 1760.djvu/154

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:01, 8 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zure haztura gaixtoak traba egiñen darotzu; baiñan hobeago batez garaituko duzu.

Haragia altxatuko da zure kontra, baiñan zure espirituaren kharrak heziko du.

Fiñean suge zaharrak armatuko ditu zure kontra bere malezia, eta indar guziak; baiñan othoitzak ihesi egorriko du, eta gero zenbait lan on eta progotxosek zarratuko diote zure bihotzeko athea.


XIII. KAPITULUA


Obedienziaz.


JESU-KRISTOK

1. Ene semea, obedienziatik aldaratzen dena hastantzen da graziatik; eta bere gisa bizi nahi duena gabetzen da baltsan egiten den ungiaz.

Bere aitzin gidariak, gogotik, eta bihotz onez obeditzen eztituenak erakuxten du eztuela haragia ungi hezia; baiñan muthiria, eta maiz espirituaren kontra altxatzen dena.

Ikhasazu beraz berehala obeditzen zure gidariei, baldiñ nahi baduzu zure haragiak obedi zaitzan.

Kanpoko etsaia lauster da garaitu barneko gerla iraungitu denean.

Eztuzu zure arimaren etsai handiagorik, eta gaixtoagorik zeroni baiño, baldiñ zure espirituarekiñ bakean ezpazare.