Orrialde:Chourio 1760.djvu/153

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: hekien bozkariorik handiena hark kausatzen ere du hekien dolorerik miñena. Eta justu da ene nahiaren kontra atsegiñak bilhatu dituztenek, ez detzaten dasta laido et...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:59, 8 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hekien bozkariorik handiena hark kausatzen ere du hekien dolorerik miñena.

Eta justu da ene nahiaren kontra atsegiñak bilhatu dituztenek, ez detzaten dasta laido eta behazun gabe.

Oi ala atsegiñ hek guziak laburrak baitire, falsoak, desordenatuak, eta ahalkagarriak.

Baiñan gizonek eztute hori ikhusten munduak itsutu, eta horditu dituenean, aitzitik iduri bestia adimendu gabekoak bere arima ematen dute heriotzeko hirriskuan memen batez iragaten den atsegiñagatik.

Zu beraz ene semea etzabiltzala zure pasioneen ondotik, ukho egiozute zure gutizia desordenatuei.

Emazu jauna baithan zure bozkarioa, eta zure bihotzeko galdeak, eta desirak konplituko darozkitzu.

5. Nahi baduzu betheki gozatu egiazko bozkarioez eta konsolazioneez, mundua mezprezaturik, eta atsegiñei ukho egiñik aurkhituko duzu ene benedikzioneen eta faboreen gaindidura.

Zenbatenaz gehiago hastanduko baitzare munduko konsolazioneetarik; hanbatenaz aurkhituko duzu deskansu gehiago Jainkozko konsolazionetan.

Egia da eztuzu hartarat ardietsiko pena gabe, nekhe, eta gudu gabe.