diot zenbat beharko duen pairatu ene izenaren ohoretan.
Zure egiteko bakharra da beraz pairatzea, nahi baduzu Jesus maitatu, eta zure bizi guzian zerbitzatu.
13. Oxala bai baziñe Jesus izenean zerbaiten pairatzeko! Oi nolako ohorea liteken zuretzat! Nolako bozkarioa Sainduentzat; eta exenplu ona zure lagunentzat! Ezen guziek laudatzen dute pazienzia, nihork gutik hartu nahi badu ere.
Ez liteke bada justu zenbait pena xume har ziñezan Jesu-Kristogatik, hanbat jendeek munduagatik hagitzez dorpheagoak hartzen dituztenaz geroztik?
14. Siñhetsazu zure biziak behar duela izan heriotze kontinual bat, eta zenbatenaz gure buruari hilltzen baitzaizko gehiago, hanbatenaz gehiago hasten zarela Jainkoarentzat bizitzen.
Nihor ez da gai zeruko gauzen ezagutzeko, ez bada jartzen atsekabeen sofritzerat Jesu-Kristoren amoreagatik.
Deusere ez da Jainkoaren gogarago denik, eta gure salbamendukotz hoberik, nola Jesu-Kristogatik gogo onez pairatzea.
Eta hautua ematen balitzaitzu, hobeki behar gintuzke hartu atsekabeak ezen ez bozkarioak; zeren horla iduri gehiago baikinduke