Orrialde:Chourio 1760.djvu/116

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Edan zazu beraz gogo onez Jesusen khalitza, nahi baduzu izan haren adiskide, eta haren erresuman partale.

Konsolazioneez denaz bezanbatean utzatzu hek Jainkoaren borondatera, egiñ dezan hetaz plazer duena.

Baiñan zuk delibera zazu atsekabeen hartzerat konsolazioneak balire bezaiñ bozkario handirekiñ. Ezen mundu huntako sofrikariak (guziak pairatzen bazintu-ere), ez dire konparatzeko agintzen zaizun loriarekiñ.

11. Ardietsi dukezunean estatu hura, zeiñetan penak ezti idurituko baitzaizkitzu, eta atsekabeak gozo Jesu-Kristoren amoreagatik; orduanxe idukazu zure burua dohatsu, aurkhitu dukezu munduan parabisua.

Baiñan sofrikarien ihesi zabiltzaiño, edo hek fastikurekiñ pairatzen ditutzuiño; dohakabe izañen zare, eta ihesi egiñ nahi diozun gaitza bethi jarraikiko zaitzu.

12. Ematen bazare behar zaren bezala pairatzeko, eta hilltzeko estatuan, kausituko zare berehala hobeki, eta ardietsiko duzu bihotzeko bakea.

Iondoni Paulo bezala baziñe ere altxatua hirurgarren zeruraiño, etzinduke segurantzarik ez duzula deus pairatuko. Ezen Jesu-Kristo berak hanbat fagoreen ondoan erran du Apostolu hartaz: Nik erakusiko