Orrialde:Chourio 1760.djvu/115

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 9. Ez da gizonaren pendura gurutzearen jasatea eta maitatzea, gorphutzaren gaztigatzea, eta gathibu errendatzea, ohoreei ihes egitea afrontuak bozkariorekiñ hartzea,...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:22, 3 azaroa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


9. Ez da gizonaren pendura gurutzearen jasatea eta maitatzea, gorphutzaren gaztigatzea, eta gathibu errendatzea, ohoreei ihes egitea afrontuak bozkariorekiñ hartzea, bere buruaren arbuiatzea, eta bertzez arbuiatua izan nahi izatea, kalteak eta nahigabeuk gogo onez pairatzea, eta mundu huntako onen eta abantaillen gutiziarik ez izatea.

Zure burua ungi konsideratzen baduzu, kausituko duzu horietarikan deus eziñ dagikezula; baiñan Jainkoa baitan ematen baduzu zure esparantza hark emanen darotzu zeruko laguntza, eta hala mundua, hala haragia zure azpian izanen dire.

Fedeaz armatua eta gurutzeaz seiñalatua bazare, deabruaren ere etsai kruel haren beldur etzare izanen.

10. Zaude Jesusen zerbitzari on eta leial bat bezala, bihotz handirekiñ jasatera gurutzea, zeiñetan zure nausi adoragarriak nahi izatu baitu hill zure amoreagatik.

Deliberatu behar duzu bizitze dohakabe huntan zareiño hañitz gaitz eta atsekabe suerteren pairatzerat; ezen norat nahi zoazen, eta non nahi gorde zaitezen, ez duzu kausituko halakorik baizen.

Horixe da zure zorthea; eta gaitz horien guzien kontrako erremediorik ez dukezu, guziak pazientki jasatea baizen.