hekiekiñ, begirautzu hei lot etzakizkoten beldurrez har zaitzaten eta gal bethikotz.
Itx ezazu zure espiritua Jainkoaganat altxatua, eta ofrenda diotzokotzu bethiere zure othoitzak Jesu-Kristori. Kontenplazione gora batera eziñ hel bazaitezke, pausa zaite Jesu-Kristoren pasionean, eta duzun lakhet haren zauri sakratuetan egotea. Ezen iheslekhu sakratu hartara debozione handirekiñ goaten bazare, kausituko duzu deskansu handi bat zure atsekabe guzietan, kontu guti egiñen duzu gizonen arbuioez eta kalomniez.
5. Jesu-Kristo bera gizonetarik mesprezatua izatu da, behar suerte guziez inguratua, bere ahaide eta adiskideez abandonatua, laidoen eta doloreen erdian. Jesusek nahi izatu du izan penatua eta arbuiatua, gero atrebituko zare nihortaz errenkuratzera? Jesusek izatu ditu etsaiak eta gaizki errailleak, eta zuk eztuzu nahi kausitu adiskiderik eta ungi erraillerik baizen? Nola Jainkoak khoroatuko du zure pazienzia, ez baduzu nahi gertha dakizun atsekaberik? Eta ez baduzu deus sofritu nahi, nola izanen zare Jesu-Kristoren adiskide? Sofri zazu Jesusekin eta Jesusgatik, nahi baduzu Jesusekin erregiñatu.
6. Oi behiñ sar ahal bazintez Jesusen galtzarrean,