Orrialde:Chourio 1760.djvu/46

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta bertze batzuek Jainkoa baithan boztuak garenean. 6. Besta handitan erreberritu behar dugu gure debozionea, eta galdetu berotasun handirekiñ sainduen arartekotasu...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:49, 18 urria 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta bertze batzuek Jainkoa baithan boztuak garenean.

6. Besta handitan erreberritu behar dugu gure debozionea, eta galdetu berotasun handirekiñ sainduen arartekotasuna: on da besta batetik berzera presta gaitezen orduan mundutik ilkhi behar bagindu bezala, eta goan eternitaterat, zeiñetan egiñen baitugu dohatsuen besta handia.

Hala denbora sainduetan gure artha guzia behar da izan gure bizia gehiago saindutzea, eta gure eginbide guziak leialki konplitzea, gure nekheen saria, izateko menean bagiñe bezala.

7. Eta baldiñ Jainkoak luzatzen badu oraiño gure golardoa, sinhets agun ez garela oraiño aski prest, eta ez garela digne haren gloriaren ikhusteko zeiña erakutsiko baitaroku berak ordenatu duen denboran; egitzigun beraz gure egiñ ahal guziak ungi prestaturik ilkhitzeko mundu huntarik.

Dohatsu zerbitzaria (dio San Luk Ebanjelistak) jauna heldu denean atzarria edirenen duena, erraten darotzuet egia bere ontasun guzien gaiñean ezarriko duela.