Orrialde:Chourio 1760.djvu/29

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: luke tentazioneen kontra, eta othoitzean erne beldurrez engana dezan debruak zeiña ez baita behi-ere loharkatzen, eta bethi gure ingurutan baitabilla nor irets ahal dezak...)(r)en berrikusketa, ordua: 08:29, 7 urria 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


luke tentazioneen kontra, eta othoitzean erne beldurrez engana dezan debruak zeiña ez baita behi-ere loharkatzen, eta bethi gure ingurutan baitabilla nor irets ahal dezaken.

Ez da gizonik haiñ saindurik ez haiñ perfetik, noizik behin tentazioneak ez dituenik, eziñ gaitezke ere osoki halakorik gabe.

2. Halere tentazioneak maiz arimakotz progotxos dire nekhagarriak, eta fastigagarriak diren arren, zeren gizonaren humiliatzeko, xahutzeko, eta argitzeko baliatzen baitire.

Saindu guziak hañitz aflikzone eta tentazionetarik iragan dire, eta progotxatu dire hei kontra egiñik, eta tentazioneak ezeiñ jasan dituztenak reprobatu dire, eta galdu.

Ez da ordena haiñ saindurik, ez lekhu haiñ gorderik non ez baitire penak eta tentazioneak aurkhitzen.

3. Gizona bizi deiño eziñ daiteke seguratua ez dela behin ere tentatuko, zeren nola baikare konkupizenzian sorthuak, gurekiñ baitarkegu tentazione guzien ithurburua.

Tentazioneak eta tribulazioneak bata bertzeari darraizko, eta gure lehenbiziko dohatsutasuna galduz geroztik izanen dugu bethi zerbait sofritzeko.

Hañitz presuna tentazioei ihesi dabiltzala dohakabekiago hetarat erortzen dire.