Orrialde:Chourio 1760.djvu/12

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Nork du gudu bortizagorik ber burua garaitu nahiz hari denak baiño? Hortaz gure lan bakharra behar leiteke gure pendura gaixtoei gerla egitea gere buruen heztea, eta...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:59, 6 urria 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Nork du gudu bortizagorik ber burua garaitu nahiz hari denak baiño? Hortaz gure lan bakharra behar leiteke gure pendura gaixtoei gerla egitea gere buruen heztea, eta egun oroz berthutean aitziña goatea.

4. Gure perfekzionea zerbait eskasekin juntatua da bethi ere mundu huntan, eta gure argiak ez dire zerbait illhuntasun gabe.

Zeure buruaren ezagutza humilla bide seguragoa duzu Jainkoaganat goateko, jakintasunik handiena baino.

Ez da hargatik arbuiatu behar edo gaixtotzat iduki behar jakintasuna eta extudioaren bidez ardiesten diren ezagutzak: onak dire berenez eta Jainkoaren ordenuaren arabera: baiñan hobeagoa eta prezatzekoagoa bethi ere konzienzia garbia eta bizitze saindua.

Bainan nola gehienek gutizia handiagoa baitute hañitz jakiteko, ezen ez ungi bizitzeko, erortzen dire enganiorat eta egiten dute probetxu guti edo batere ez.

5. Oi haiñ arthoski hari balire bizioen erroetarik atheratzen eta berthuteen landatzen, nola gauza banoez arrazoiñantzen eta ihardukitzen, ez leiteke hanbat gaixtakeria eta skandala ikhuz munduaren artean, ez hanbat desordenu komentuetan.

Egiaz azken judizioan etzaitu galdegiñen zer irakurri dugun, baiñan zeregin