Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/10

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: arima gaixoa dabilela norat ahal dagien; hain biaje bortitzian konpainia faltatzen. 97 Orhituki igandian behar dugu pensatu zenbatetan egin dugun aste hartan bekhat...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:52, 27 abendua 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


arima gaixoa dabilela norat ahal dagien;

hain biaje bortitzian konpainia faltatzen.


97 Orhituki igandian behar dugu pensatu

zenbatetan egin dugun aste hartan bekhatu;

orhit eta Jeinkoari barkhamendu eskatu,

atorra nola arim'ere aste oroz garbitu.


101 Bi pundutan diagozu gure gauza guzia:

hongi egin badazagu segur parabizuia,

bekhatutan hil dadina bertan kondenatuia.

Berze biderik ezin date; hobenari begira.


105 Ehon ere eztakusat hain laxo den artzainik,

otsoa khenzen eztuienik bere ardietarik;

gure arimaz kargu dugu Jangoikuak emanik,

nola gobernatzen dugun batbederak so begi;

kondu hersi behar dugu harzaz eman segurki

nori baitu bere odolaz karioki erosi;

hala zinets eztazana dauke enganaturik.


112 Kontenplatu behar dugu pasione sainduia

eta sendi bihotzian haren pena handia;

nola zagoen kurutzian oro zauriz bethia,

huin eskuiak itzaturik eta buluzkorria,


116 ohoineki urkaturik, nola gaizkigilia,

eta arhanzez koroaturik mundu ororen jabia;

haren gorputz prezioso eta delikatuia