Orrialde:Etxepare-LVP.djvu/9

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: nontik engana niroien bere arte guziaz, othoi, jauna, enguztazu lagun zure sainduiak eri'etsaiak benzi enazan neure azken finian. 74 Ene arima orduian har, othoi, z...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:51, 27 abendua 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


nontik engana niroien bere arte guziaz,

othoi, jauna, enguztazu lagun zure sainduiak

eri'etsaiak benzi enazan neure azken finian.


74 Ene arima orduian har, othoi, zure glorian,

nola baita redemitu zure odol sainduiaz,

eta nik han dakusadan zure begitartia

eta sainduieki lauda zure majestatia.


78 Goiz et'arrats egiten duk buluz eta beztitzia,

gorputzaren zerbitzutan barazkari afaria;

arimaren salbatzeko Jeinkoaren ohorian

etzaiala, othoi, neke gauza hoien egitia,

egun oroz ezin bada aste oroz igandian.


83 Gure artian haur dakusat itsutarzun handia,

nola dugun zerbitzatzen hanbat gure etsaia;

Jangoikua deskonozi gure salbazalia

eta orok ezagutzen dela bidegabia.


87 Anhitz jendez miraz nago, neure buruiaz lehenik,

nola gauden mundu huneki hain borthizki josirik,

hanbat jende dakuskula hunek enganaturik;

oranokoak igorri'tu oro buluzkorririk

eta eztute gerokoek hantik eskapatzerik.


92 Persorn'oro hil denian hirur zathi egiten:

gorputzori usteltzera lur hotzian egoizten,

unharzuna ahaidiek bertan dute partitzen,